Langileen Estatutuaren 34.9 art.

Enpresentzako ordu-kontrola

Ordu-kontrolerako softwarea, zure langileen lanaldia modu errazean erregistratzeko, Langileen Estatutuaren 34.9 artikulua betez.

14 egun doan · 3 langile arte · txartelik gabe · planak hilean 7,75 €-tik aurrera

QR bidezko fitxaketa PDF eta Excel txostenak Denbora errealean
Panel de fitxatu con el calendario de control horario y fichajes en tiempo real
PDF txostena
Prest
QR fitxaketa
Aktibo
Langileen Estatutuaren 34.9 art.
DBEO betetzen du
PDF eta Excel esportazioa
Laguntza hurbila, Euskaditik

Zergatik fitxatu

Lan-ordutegia kontrolatzeko behar duzun guztia

Denbora errealeko grafikoa

Langile bakoitza eta haren ordutegiak denbora errealean grafiko batean ikusteko aukera.

Ordutegi laburpen txostena

Atera PDF bat edozein unetan eta esportatu nahi dituzun datu guztiak: langileka, data-tarteka edo behar dituzun datu guztiekin.

QR bidez fitxatu

Tablet edo edozein ekipo QR irakurtzaile batekin konfiguratu daiteke, QR bitartez fitxatu ahal izateko.

Egutegi pertsonalizagarria

Kudeatu jaiegunak, oporrak eta absentziak zure neurriko motekin (baja medikoa, baimena, jaieguna…), urtero errepikatzen diren urteko jaiegunekin eta Excel-etik inportatuz.

Estatistika aurreratuak

KPI nagusiak ikusi (ordu guztiak, eguneko batez bestekoa, egun aktiboak) eta grafiko interaktiboak: langile bakoitzeko barrak, presentzia heatmap-a eta ekintza motaren arabera.

Oporrak eta absentziak

Zure langileek beren oporrak edo absentziak eskatzen dituzte beren paneletik, eta administratzaileak klik batekin onartu edo ezesten ditu. Onartzean, egutegian bertan agertzen dira.

Etenaldi eta ekintza pertsonalizatuak

Konfiguratu zure enpresaren fitxaketa-etenaldiak eta -ekintzak: bazkaria, medikua, kudeaketak… edo behar dituzunak, bakoitza bere kolorearekin.

Kokapenarekin fitxatzea

Fitxaketa bakoitzak ordua, kokapena (langileak baimena ematen badu) eta IPa gordetzen ditu, lan-saioa nondik erregistratu den jakin dezazun.

Laguntza eta mantentze-lanak

Zuzeneko laguntza teknikoa. Hobekuntzak edo araudi aldaketen eguneraketak.

Berria

Oporrak eta absentziak, posta elektroniko edo kalkulu-orririk gabe

Eskaera eta onarpen fluxu osoa, plataforman integratua. Zure langileek beren egunak eskatzen dituzte eta zuk panel bakar batetik kudeatzen dituzu.

Langileak bere oporrak edo absentziak eskatzen ditu bere fitxaketa-pantailatik.
Administratzaileak eskaera bakoitza onartu edo ezesten du klik batekin.
Onartzean, absentzia automatikoki egutegian eta txostenetan sartzen da.
Langile bakoitzak bere egunak eta eskaeren egoera kontsultatzen ditu nahi duenean.

Mugikorrerako aplikazioa

Mugikorretik fitxatu, bulegotik pasatu gabe

Zure langileek ordu-kontrola poltsikoan daramate: fitxatu, beren orduak ikusi eta egunak eskatu, beren telefonotik. Aplikazioa zerbitzuan sartuta dago, kostu gehigarririk gabe.

Ukitu bakarrez fitxatu, uneko ordua, IP helbidea eta kokapena erregistratuta, ordenagailutik bezalaxe.
Abisu automatikoak norbaitek fitxatzea ahazten badu edo lanaldia itxi gabe uzten badu.
Egutegia eta eskaerak: langile bakoitzak bere egunak ikusten ditu eta oporrak edo baimenak aplikaziotik bertatik eskatzen ditu.
Gaztelaniaz eta euskaraz, zure enpresan konfiguratuta duzun hizkuntzan.

Ikusi nola funtzionatzen duen aplikazioak

Ezaugarri nagusiak

Zer dauka zehazki?

Diseinu garbiak ez du esan nahi ezaugarriak galtzen direnik: behar duzun kontrol guztia, traba gabe.

Prezioa kalkulatu
Diseinu sinple eta minimalista.
Langileen Estatutuaren 34.9 artikulua betetzen du: lanaldiaren hasiera- eta amaiera-orduaren eguneko erregistroa, lau urtez gordea eta Lan Ikuskaritzaren eskura.
Jornadaren hasiera / amaiera control, bazkari denbora, pausak (gestio pertsonalak...)
Enpresaren pertsonalizazioa, parametro ezberdinak eta logoa barne.
Jai egunen eta oporren egutegia.
Erabiltzaile perfil mota ezberdinak (erabiltzaileak eta administratzaileak).
Datuen exportazioa PDF eta Excel-era.
Fitxatzeko modu desberdinak: webgunetik edo QR irakurgailu batekin.
Langileei abisatzeko aukera, fitxatu ez badute.
Bulegotik edo beste edozein tokitatik fitxatu den jakiteko aukera.
Langileen jardueraren estatistikak eta txosten bisualak eskuratzeko aukera.
Langileak oporrak eskatzea, administratzailearen onarpenarekin.
Egutegi mota konfiguragarriak (jaiegunak, bajak, baimenak…) eta Excel-etik inportatzea.
Enpresaren araberako fitxaketa-etenaldi eta -ekintza pertsonalizagarriak.
Langile bakoitzak bere oporrak eta eskaeren egoera kontsultatzen ditu.
Kokapena eta IPa fitxaketa bakoitzean erregistratzea.
Administratzaileari abisatzea fitxaketa bat itxi gabe geratzen denean.

Martxan jartzea

Nola funtzionatzen du fitxatu?

1

Sortu zure proba-kontua

Bete erregistroa bi minututan, zure enpresaren izenarekin eta zure administratzaile-erabiltzailearekin. Txartelik gabe.

Doako proba
2

Aktibatu

Berretsi zure emaila bidaltzen dizugun estekarekin eta sartu. Adibideko bi langile izango dituzu jada, fitxaketekin, dena nola dabilen ikusteko.

3

Gehitu zure taldea

Eman alta zure langileei (3 arte proba bitartean), eta fitxa dezatela webetik, aplikazio mugikorretik edo beren QR kodearekin.

4

Kontratatu argi duzunean

Probak 14 egun irauten ditu. Jarraitzeko, zure langileen araberako plana kontratatzen duzu eta erregistratutako guztia gordetzen duzu.

Online demoa

Nahiago duzu guk erakustea?

15 minutu inguruko bideo-dei batean fitxatu erakutsiko dizugu, zurearen antzeko kasu batekin, eta zure zalantzak zuzenean argituko ditugu. Konpromisorik gabe.

Edo, nahiago baduzu, deitu edo idatzi iezaguzu: 943 32 30 39 info@fitxatu.eus

Ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:30etik 13:30era eta 14:30etik 18:00etara, eta ostiraletan 8:30etik 14:30era

FAQ

Galdera ohikoak

Zenbat balio du fitxatu-k?

Zure enpresaren tamainaren araberakoa da: hilean 7,75 €-tik aurrera 5 langile arte, BEZa kanpo eta aplikazio mugikorra barne. Prezioa atalean tarte guztiak dituzu, eta formularioan zure kuota zehatza berehala kalkulatzen duzu.

Lanaldiaren erregistroaren araudia betetzen du?

Bai. fitxatu-k Langileen Estatutuaren 34.9 artikulua betetzen du: egunero erregistratzen du langile bakoitzaren lanaldiaren hasiera- eta amaiera-ordua, erregistroak lau urtez gordetzen ditu eta langileen, haien ordezkarien eta Lan Ikuskaritzaren eskura jar daitezke. Gainera, administratzaile batek fitxaketa batean egiten duen edozein aldaketa erregistratuta geratzen da, eta langileak ikus dezake.

Ezer instalatu behar al dut?

Ez da derrigorrezkoa. fitxatu edozein nabigatzailetatik erabiltzen da, ezer instalatu gabe eta zerbitzaririk mantendu gabe. Gainera, zure langileek Android eta iOS sistemetarako doako aplikazio mugikorra dute eskura, mugikorretik fitxatzeko eta beren egutegia kontsultatzeko.

Erregistroak esporta ditzaket?

Bai. Erregistro guztiak PDF edo Excel formatuan atera ditzakezu edozein momentutan, langile, data edo bietan iragaziz.

Nola fitxatzen du langile batek?

Hiru modutan: edozein nabigatzailetatik bere erabiltzaile eta pasahitzarekin, Android eta iOSerako fitxatu aplikazio mugikorretik, edo bere QR kodea tablet bati konektatutako irakurgailu batekin eskaneatuz.

Nire langileek oporrak eska ditzakete?

Bai. Langile bakoitzak bere oporrak edo absentziak eskatzen ditu bere paneletik, eta administratzaileak onartu edo ezesten ditu. Onartzean, automatikoki egutegian eta txostenetan agertzen dira, eta langileak edozein unetan kontsulta ditzake bere egunak eta eskaeren egoera.

Mugikorrerako aplikaziorik badu?

Bai. Langileek Android eta iOS sistemetarako doako aplikazio bat dute: bertatik fitxa dezakete, gaurko, asteko eta hilabeteko orduak ikusi, urteko egutegia kontsultatu eta egunak eskatu. Gainera, abisuak jasotzen dituzte fitxatzea ahazten bazaie edo jarduna itxi gabe uzten badute. Kokapen-baimena aukerakoa da: ematen ez bada, fitxaketa berdin erregistratzen da.

Kontratatu aurretik proba dezaket?

Bai. Sortu doako proba-kontua webetik: 14 egun irauten du, 3 langile arte onartzen ditu eta ez du txartelik eskatzen. Kontuak adibideko bi langile dakartza jada, fitxaketekin, egutegia eta txostenak lehen minututik ikus ditzazun. Gero kontratatzen baduzu, erregistratutako guztia gordetzen duzu. Eta nahiago baduzu guk erakustea, 15 minutu inguruko online demo bat egingo dizugu: eskatu webetik edo deitu 943 32 30 39 zenbakira (astelehenetik ostegunera 8:30etik 13:30era eta 14:30etik 18:00etara, eta ostiraletan 8:30etik 14:30era).

Prezioa

Prezio bat enpresa osoarentzat, zure langileen arabera

Hileko kuota bakarra enpresa osoarentzat, bere tamainaren arabera, funtzio guztiak eta aplikazio mugikorra barne.

5 langile arte 7,75 €/hilean
6–10 langile 14,80 €/hilean
11–15 langile 20,85 €/hilean
16–20 langile 25,20 €/hilean
21–30 langile 34,20 €/hilean
31–50 langile 35,30–47,88 € hilean, langile kopuru zehatzaren arabera

Enpresako hileko kuota. BEZa ez dago barne. 50 langiletik gora, neurrira egindako proposamen bat prestatuko dizugu.

Probatu doan 14 egunez

Sortu zure kontua bi minututan, txartelik gabe eta 3 langile arte. Lehenago zure prezio zehatza jakin nahi baduzu, kalkulatu eta emailez bidaliko dizugu.

Nahiago duzu lehenago gurekin ikustea? Eskatu 15 minutuko online demo bat