Ordu-kontrolerako softwarea, zure langileen lanaldia modu errazean erregistratzeko, Langileen Estatutuaren 34. artikulua betez.
Zergatik fitxatu
Langile bakoitzaren eta bere ordutegiak grafiko batean denbora errealean iksuteko aukera.
Edozein momentutak PDF bat atera eta nahi dituzun datuak atera, langile bakoitzako, guztiak batera eta nahi duzun datekin.
Tablet edo edozein ekipo QR irakurtzaile batekin konfiguratu daiteke, QR bitartez fitxatu ahal izateko.
Kudeatu jaiegunak, oporrak eta absentziak zure neurriko motekin (baja medikoa, baimena, jaieguna…), urtero errepikatzen diren urteko jaiegunekin eta Excel-etik inportatuz.
KPI nagusiak ikusi (ordu guztiak, eguneko batez bestekoa, egun aktiboak) eta grafiko interaktiboak: langile bakoitzeko barrak, presentzia heatmap-a eta ekintza motaren arabera.
Zure langileek beren oporrak edo absentziak eskatzen dituzte beren paneletik, eta administratzaileak klik batekin onartu edo ezesten ditu. Onartzean, egutegian bertan agertzen dira.
Konfiguratu zure enpresaren fitxaketa-etenaldiak eta -ekintzak: bazkaria, medikua, kudeaketak… edo behar dituzunak, bakoitza bere kolorearekin.
Fitxaketa bakoitzak ordua, kokapena (langileak baimena ematen badu) eta IPa gordetzen ditu, lan-saioa nondik erregistratu den jakin dezazun.
Zuzeneko laguntza teknikoa. Hobekuntzak edo araudi aldaketen eguneraketak.
Berria
Eskaera eta onarpen fluxu osoa, plataforman integratua. Zure langileek beren egunak eskatzen dituzte eta zuk panel bakar batetik kudeatzen dituzu.
Mugikorrerako aplikazioa
Zure langileek ordu-kontrola poltsikoan daramate: fitxatu, beren orduak ikusi eta egunak eskatu, beren telefonotik. Aplikazioa zerbitzuan sartuta dago, kostu gehigarririk gabe.
Ezaugarri nagusiak
Diseinu garbiak ez du esan nahi ezaugarriak galtzen direnik: behar duzun kontrol guztia, traba gabe.
Prezioa kalkulatuMartxan jartzea
Kontakutan dagoen formularioa bete eta prezioa zen den jakin. Langile kopuruaren arabera kalkulatzen da.
Zurekin harremanetan jartzen gara eta zure enpresa eta administratzaile erabiltzaile bat ematen dizugu.
Langileak sortu eta programa erabiltzen hasi.
Erabiltzaileak gainbegiratu eta informeak sortu.
FAQ
Prezioa zure enpresako langile kopuruaren arabera kalkulatzen da. Bete erregistro formularioa zure prezio pertsonalizatua momentuan jasotzeko, konpromiso gabe.
Bai. fitxatu-k Langileen Estatutuaren 34. artikulua betetzen du, enpresa guztiei beren langileen lan-saioa erregistratzea derrigortu egiten diena.
Ez da derrigorrezkoa. fitxatu edozein nabigatzailetatik erabiltzen da, ezer instalatu gabe eta zerbitzaririk mantendu gabe. Gainera, zure langileek Android eta iOS sistemetarako doako aplikazio mugikorra dute eskura, mugikorretik fitxatzeko eta beren egutegia kontsultatzeko.
Bai. Erregistro guztiak PDF edo Excel formatuan atera ditzakezu edozein momentutan, langile, data edo bietan iragaziz.
Hiru modutan: edozein nabigatzailetatik bere erabiltzaile eta pasahitzarekin, Android eta iOSerako fitxatu aplikazio mugikorretik, edo bere QR kodea tablet bati konektatutako irakurgailu batekin eskaneatuz.
Bai. Langile bakoitzak bere oporrak edo absentziak eskatzen ditu bere paneletik, eta administratzaileak onartu edo ezesten ditu. Onartzean, automatikoki egutegian eta txostenetan agertzen dira, eta langileak edozein unetan kontsulta ditzake bere egunak eta eskaeren egoera.
Bai. Langileek Android eta iOS sistemetarako doako aplikazio bat dute: bertatik fitxa dezakete, gaurko, asteko eta hilabeteko orduak ikusi, urteko egutegia kontsultatu eta egunak eskatu. Gainera, abisuak jasotzen dituzte fitxatzea ahazten bazaie edo jarduna itxi gabe uzten badute. Kokapen-baimena aukerakoa da: ematen ez bada, fitxaketa berdin erregistratzen da.
Prezioa jakin nahi baduzu, Erregistratu botoian klik egin, formularioa beta eta momentuan prezioa kalkulatuko dizugu!